MODELOS ARNO S.L.ko zuzendaritzak Etengabeko Hobekuntza Politika zehazten du; Arau honetako irizpideak bete behar ditu:
ISO 9001:2015
MODELOS ARNO S.L.ren eginkizuna, egiten dugun lanaren emaitzak Kalitate, Soluzio tekniko, Prezio eta bezeroen Entrega Epeei dagokienez, itxaropenak asetzen dituztela eta, gure lanean aplikagarriak diren irizpide guztiak betetzen direla ziurtatzea da.
Enpresaren etorkizuna gure errentagarritasunaren menpe dago, moldeen fabrikazioan hurbileko eta nazio mailako merkatuan aintzatespena; esfortzuarekin, baliabideak emanez eta gure enpresaren barneko nahiz kanpoko alderdi interesatuen itxaropenak betetzeko parte-hartze maximoarekin.
Gure jarduera guztietan, Etengabeko hobekuntzaren bidez, BIKAINTASUNA lortzea da Politika honen helburu nagusia. Hori dela eta, Zuzendaritzak etengabeko analisi eta jarraipen prozesuak ezarri eta zuzentzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako, erakundeari MODELOS ARNOren estrategiak eta helburuak lortzeko baliabide aproposak emango zaizkio.
Enpresako kide guztiak Politika honen jakinaren gainean daude, beraz, MODELOS ARNO S.L.ko kalitatearen kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza bat lortzea ziurtatuko duen esfortzu eta lankidetzarekin kontatzen da.
GERENTZIA
2024ko martxoaren 1a